Gauekok ipuinak lapurtu ditu
Euskal Herriko izaki mitologikoek biziki maite dituzte ipuinak, eta gauero irakurtzen dute bat lokartu aurretik. Gaur iluntzean, ordea, Gaueko izeneko izaki misteriotsu bat Mari, Basajaun, Tartalo eta Lamiaren etxeetara sartu eta hauen ipuinak lapurtu ditu.
Baina oso irakurzalea da Gaueko, eta ezagutzen ditu jada lapurtutako ipuin guztiak. Ez uste, baina, horregatik ipuinak beren lekuetara itzuliko dituenik. Gauekok ere ipuina behar du lokartu ahal izateko.
Agian, lapurtutako ipuinak nahastuta, ipuin berri bat sor daiteke. Prest egongo zinatekete ipuinak berreskuratu, ipuin berri bat sortu eta Gaueko lokartzen saiatzeko?
Zure laguntza behar dugu
Jokoa argitaratzeko bidean gaude. Egin zure ekarpena eta lagundu GAUEKO mahai-jokoa etxeetara eta herrietara iristen.